Uztailaren 14an, larunbatarekin, Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa izango da herrian, kadete eta junior mailetako txirrindulariena. Horretarako, antolatzaileek bilera batera deitu dute, plangintza egiteko eta bidegurutzeetan laguntzeko boluntarioak biltzeko.