Menu
Api
20

Herriko ondare naturala berreskuratzen hasteko proposamena egingo da astelehenean

Ondarea 001

Zein da Legorretaren ondare naturala? Zer landu izan da tradizioz? Sendabelarrak, lihoa, karea...

Jarraitu irakurtzen
  769 Ikustaldiak
769 Ikustaldiak
Api
19

Dantzari Txiki Eguna igandean

Igandean izango da Dantzari Txiki Eguna Legorretan, 11:00etan hasita. Hona hemen egitaraua:

 

Dantzari txiki 18 Kartela 001

Jarraitu irakurtzen
  1977 Ikustaldiak
1977 Ikustaldiak
Api
18

Gure Esku Dago-k giza katerako giroa berotzeko jaia antolatu du larunbaterako

33612e27 bade 415f ab85 c14e25888f06

Gure Esku Dago plataforma giza kate erraldoia antolatzen ari da ekainaren 10erako, hiru hiriburu lotuko dituena (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Hori lortu ahal izateko, herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Legorretari 160 herritar konprometitzea egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen
  1150 Ikustaldiak
1150 Ikustaldiak
Api
17

Ur Kontsortzioa aste honetan hasi da ur kontagailuen irakurketa egiten

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die aste honetan hasi dela aurtengo lehenengo hiruhileko ur kontagailuen irakurketa egiten. Etxetik kanpo egonez gero, eskertuko lukete irakurketa erraztea, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Ur Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-30 22 22 edo 943-31 86 02 telefonoan (24 orduz) edota bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus helbidean, eman dezakezue (altan emanda bazaudete).

Jarraitu irakurtzen
  1073 Ikustaldiak
1073 Ikustaldiak
Api
16

Salgai daude Ruper Ordorika eta EH Sukarraren kontzertuetarako sarrerak

Hilaren 27an izango da Ruper Ordorikaren kontzertua, eta maiatzaren 4an EH Sukarrarena. Udaletxean eta kultur etxean eros daitezke sarrerak, 10 euroan lehenak eta 6 euroan bigarrenak.

Jarraitu irakurtzen
  1217 Ikustaldiak
1217 Ikustaldiak
Api
13

Jakoba Errekondoren hitzaldia asteartean

Aldaieta jubilatu eta pentsiodunen elkarteak hitzaldi bat antolatu du astearterako: Baratza eta bertako lanketak, Jakoba Errekondorekin. Bizi baratzea bere azken liburua aurkeztuko du, eta entzuleen galderei erantzungo die gero. Arratsaldeko bostetan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Jarraitu irakurtzen
  844 Ikustaldiak
844 Ikustaldiak
Api
10

Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua ostiralean

Libe

Ostiralean izango da udaberriko egitarauko lehen kontzertua Herri Antzokian. Hiri Galduak eta Libe taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak bost euro balio du, eta aretoan bertan egongo dira salgai, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  929 Ikustaldiak
929 Ikustaldiak
Api
10

Apirilaren 27ra arteko epea dago playbackerako izena emateko

Play Back 2018 Izen ematea 001

Hilabete falta da Azintzio jaietarako, eta herritarrak hasiak dira antolaketa lanetan. Playbackean parte hartzeko asmoa izanez gero, aste honetan eskatu behar da entseguetarako lokala, liburutegian.

Jarraitu irakurtzen
  927 Ikustaldiak
927 Ikustaldiak
Api
09

Ostirala izango da antzokirako bonoa eskuratzeko azken eguna

Udaberrian lau kontzertu ikusteko bonoa salgai dago udaletxean eta kultur etxean, 15 euroren truke. Ikasle, langabe eta jubilatuek, berriz, 10 euroan eskura dezakete.

Jarraitu irakurtzen
  1115 Ikustaldiak
1115 Ikustaldiak
Mar
26

Hirugarren kartela izango da festetako egitarauaren azala

hiru

Herritar ugarik eman dute botoa festetako egitaraurako azala aukeratzeko, eta hirugarren kartelak lortu du boto gehien. Nerea Santos Aranburuk egina da, eta 165 boto lortu ditu.

Jarraitu irakurtzen
  993 Ikustaldiak
993 Ikustaldiak
Mar
23

Lau kontzertu eta apustu bertsotu bat izango dira udaberrian Herri Antzokian

IMG 8893

Prest dago udaberrirako egitaraua, bete-betea! Herri Antzokian, oraingoan, lau kontzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira. 

Jarraitu irakurtzen
  1081 Ikustaldiak
1081 Ikustaldiak
Mar
22

Mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada

Atzo izan zen Azintzio jaien inguruko hirugarren bilera, eta bertan erabaki zen aurtengo mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada.

Jarraitu irakurtzen
  805 Ikustaldiak
805 Ikustaldiak

Sartu