Hilaren 27an izango da Ruper Ordorikaren kontzertua, eta maiatzaren 4an EH Sukarrarena. Udaletxean eta kultur etxean eros daitezke sarrerak, 10 euroan lehenak eta 6 euroan bigarrenak.
Hilaren 27an izango da Ruper Ordorikaren kontzertua, eta maiatzaren 4an EH Sukarrarena. Udaletxean eta kultur etxean eros daitezke sarrerak, 10 euroan lehenak eta 6 euroan bigarrenak.
Aldaieta jubilatu eta pentsiodunen elkarteak hitzaldi bat antolatu du astearterako: Baratza eta bertako lanketak, Jakoba Errekondorekin. Bizi baratzea bere azken liburua aurkeztuko du, eta entzuleen galderei erantzungo die gero. Arratsaldeko bostetan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Ostiralean izango da udaberriko egitarauko lehen kontzertua Herri Antzokian. Hiri Galduak eta Libe taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak bost euro balio du, eta aretoan bertan egongo dira salgai, kontzertua hasi aurretik.
Hilabete falta da Azintzio jaietarako, eta herritarrak hasiak dira antolaketa lanetan. Playbackean parte hartzeko asmoa izanez gero, aste honetan eskatu behar da entseguetarako lokala, liburutegian.
Udaberrian lau kontzertu ikusteko bonoa salgai dago udaletxean eta kultur etxean, 15 euroren truke. Ikasle, langabe eta jubilatuek, berriz, 10 euroan eskura dezakete.
Herritar ugarik eman dute botoa festetako egitaraurako azala aukeratzeko, eta hirugarren kartelak lortu du boto gehien. Nerea Santos Aranburuk egina da, eta 165 boto lortu ditu.
Prest dago udaberrirako egitaraua, bete-betea! Herri Antzokian, oraingoan, lau kontzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira.
Atzo izan zen Azintzio jaien inguruko hirugarren bilera, eta bertan erabaki zen aurtengo mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada.
Asteburu honetan egingo dute emanaldia Irrintzi Alai dantza taldeko dantzariek, eta oso sarrera gutxi daude jada. Ostiraleko emanaldirako saldu dira denak, eta larunbaterako geratzen dira batzuk, baina oso gutxi; beraz, bizkor ibili! Ezkizu tabernan daude salgai, 5 euroan.
Gaur, martxoak 21, aurtengo Azintzio jaiak antolatzen segitzeko bilera izango da udaletxean, 19:30etan. Animatu, eta proposatu ideia berriak!
Kontzertua izango da ostiral honetan Herri Antzokian, Liher taldearekin, 22:30etan hasita. Sarrerak 5 euro balioko du, eta momentuan bertan salduko dira.
Asteazkenean izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo bigarren ipuin kontaketa, berdintasunari lotua: Berdintasuna maite dugulako, Ines Bengoarekin.