Ostegun honetan hasiko da berriz Pikuak Kalera egitasmoa. Iaz izan zuen arrakasta ikusita, jarraipena izango du, ekainera bitarte.
Legorretako Udaleko Berdintasun saila Gipuzkoako Foru Aldundiko programa batean parte hartzen ari da, eta, oraingoan, guraso, aitona-amona, osaba-izeba eta zaintzaileentzako bi hitzaldi-saio antolatu ditu, horiek guztiak hezitzaile ere badiren heinean, berdintasun jokamoldeen inguruan gogoeta egiteko.
Ipuinaren Ordua zikloaren barnean, hiru ipuin kontaketa izango dira udazkenean umeentzat. Bihar, asteazkena, izango da lehen saioa, Ekaitz eta Irati Goikoetxea anai-arrreba beasaindarren emanaldiarekin.
Hasi dira herrian edukiontziak jartzen. Gaur eta bihar arituko dira lan horretan. Horregatik, aste honetan bi sistemak egongo dira martxan. Ostegun gauera arte atera ahal izango dira edukiontzi txikiak atez ate.
Urriko lehen astean izango da aukera 2016an edo 2017an jaiotako haurren izena emateko haur eskolan. Hain zuzen, urriaren 2tik 9ra izango da horretarako epea, gero haurrak abenduan, urtarrilean edo otsailean hasi ahal izateko.
Jubilatu astearen barruko ekintzen artean, Japoniako ipuinen kontaketa izango da bihar, osteguna, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. 10 urtetik gorako herritar guztientzat.
Kultur Lantaldea bilduko da ostegunean, Kultur Astea antolatzeko. 19:30etan izango da bilera, antzokian.
Udaleko eta herriko kontu ugari dakartza 18. LUA aldizkariak. Gaur bertan jasoko duzue etxeko buzoian.