
Urriaren 30ean izango da Wine Run izeneko lasterketa, Arabako Errioxako Bastida herrian. Pikuk kirol klubak autobusa antolatu du bertara joan nahi duten herritarrentzat, eta urriaren 20a izango da izena emateko azken eguna (Ezkizu tabernan).
Urriaren 30ean izango da Wine Run izeneko lasterketa, Arabako Errioxako Bastida herrian. Pikuk kirol klubak autobusa antolatu du bertara joan nahi duten herritarrentzat, eta urriaren 20a izango da izena emateko azken eguna (Ezkizu tabernan).
Legorreta 2030 plan estrategikoan, Haur eta nerabeen heziketaren ardura herri osoak hartzea jaso zen puntu batean, Legorretako haur eta nerabeen aisialdia garatzeko, haien partaidetza sustatzeko, eta, horri lotuta, herritar aktiboak izan daitezen.
Igandean, hilaren 16an, Real Sociedad futbol taldearen Sua - Irabazi arte dokumentala eskainiko da, eta, ondoren, solasaldia izango da Realeko jokalari Nerea Eizagirrerekin eta Leire Olaberria txirrindulari ohiarekin, Doltza Barandiaranek gidatuta. Emakumeen kirola izango da ardatz.
Bertsoa, dantza, antzerkia, pelikulak, tailerrak, partaidetza saioak... bete-betea datorkigu udazkena Legorretan.
Hirugarrenez egingo da larunbatean Xendapedalak BTT martxa, eta Pikuk kirol klubak dena prest du eguna borobila izan dadin. Goizeko bederatzietan hasiko da, eta bi ibilbide egongo dira aukeran: 27 kilometrokoa bata, eta 36 kilometrokoa bestea. Mendi bizikletan ibiliak diren 16 urtetik gorako pertsonentzat da gomendagarria; izan ere, ibilbide laburrak ere ia 1.000 metroko desnibela dauka.
Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuek martxan jarri dute 2022-2023 ikasturteko Guraso Eskola. Miren Aiertza Harremanak elkarteko kideak bideratuko du. Saioak hilean astelehen batean izango dira, udaletxean, 17:00-18:30 edo 18.30-20:00 ordutegian (izen-emateen arabera, talde bakarrean edo bitan banatuta).
Legorretako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara nola egokitu ikasteko eta hortik abiatuz erabaki egokiak nola hartu jakiteko tailerra antolatu du urriaren 18rako. 18:30etan izango da, udaletxean.
Lanbideren dirulaguntza baten bidez, Legorretako Udalak lan eskaintza bat egin du, sei hilabetez peoi lanak egiteko pertsona bat kontratatzeko.
Urriaren 9an, igandearekin, bertso saioa izango da Olaso tabernan, Jainkoneko terrazan, garai bateko usadioari jarraikiz.
Aurten ere, Bizikleta Eskola martxan jarri du Legorretako Udalak. Urriaren 19tik abenduaren 14ra izango da, biak barne, asteazken arratsaldetan, 14:30etatik 17:30etara bitarte. Ordubeteko edo bi orduko saioak izango dira, adinaren eta mailaren arabera.
Hastapena (6 urtetik gora): 14:30-15:30 > 30 euro erroldatuentzat / 45 euro kanpokoentzat
XC (10 urtetik gora): 15:30-17:30 > 60 euro erroldatuentzat / 90 euro kanpokoentzat
Enduro (12 urtetik gora): 15:30-17:30 > 60 euro erroldatuentzat / 90 euro kanpokoentzat
Izena emateko, formulario hau bete behar da, eta ordainagiria atxiki bertan. Urriaren 13a izango da azken eguna.
Gaur arratsaldean, Betzaida Urtaza legorretarrak Ipuin kontaketa bereziak izeneko kontaketa eskainiko du Herri Antzokian.
Ikasturte berriarekin batera, aurten ere Legorretako Udalak ikastaro batzuen eskaintza egin du, herrian bertan aurrera eramateko. Ikasturte osorako dira: pilates goizez, pilates arratsaldez eta yoga arratsaldez. Urtarrilean, zoru pelbikoa lantzeko ikastaro bat jarriko da martxan.