Olaberrian izan zen, larunbatean, intsignia eta dominen banaketa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Goierri eskualdeko herriak izan ziren bertan, eta Legorretatik ere izan zen ordezkaritza bat.
Olaberrian izan zen, larunbatean, intsignia eta dominen banaketa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Goierri eskualdeko herriak izan ziren bertan, eta Legorretatik ere izan zen ordezkaritza bat.
Horietatik 100 lagunek eman dute odola. Sei emaile berri izan dira, eta seiek eman dute. Urteko hirugarren odol-ematea izan da, eta, urteko datu guztiak kontuan hartuta, 288 odol-emate izan dira, eta hamazazpi emaile berri.
Asteartean izango da aurtengo hirugarren odol ematea, hilaren 18an, Herri Antzokian. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Aurtengo bigarren odol ematean, 114 herritar joan dira odola ematera -horietatik zazpi berriak-, eta 108k eman dute. Datu bikaina da Legorretarentzat. Kopuru horretara beste behin bakarrik iritsi gara. Ekainean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak erronka bat jarri dio bere buruari: hilabetean herrialdean 3.000 odol-emateren langa gainditzea. Legorretarrok ere, beraz, jarri dugu gure alea erronka hori gainditu ahal izateko.
Asteartean izango da odol-ematea, hilaren 21ean; azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez: 10:00etatik 12:30era goizean, eta 17:00etatik 20:30era arratsaldean. Oraingoan, ordea, Herri Antzokian izango da.
Atzoko odol ematean 94 herritar izan ziren, eta 80k eman zuten. Lau emaile berri joan ziren, eta horietatik bik eman ahal izan zuten.
Gogoan izan aurten ekainean izango dela bigarren odol ematea, eta urrian hirugarrena.
Datorren asteaartean izango da aurtengo lehen odol ematea. Aurrekoetan bezala, 10:00etatik 12:30era goizean, eta 17:00etatik 20:30era, parrokia etxean.
Asteartean izan zen aurtengo hirugarren odol ematea, eta oso emaitza onak izan ziren.
102 herritar joan ziren, eta 97k eman zuten.
Gogoan izan gaur dela aurtengo hirugarren eta azken odol ematea.
Asteartean izan zen aurtengo bigarren odol ematea. Azkenekoetan bezala, goiz eta arratsalde izan zen odola emateko aukera. Guztira, 111 herritar joan ziren, eta 103k eman zuten; horietatik bi berriak izan ziren. Emaitza oso onak izan dira orain ere; beraz, eskerrik asko denoi!
Datorren asteartean, Uztailak 15, aurtengo bigarren odol-emanaldia izango da. Txanda hartzeko deitu telefono honetara 659587529 (Mielanjel).