Asteazken honetan, abenduak 17, arratsaldeko 7etan datorren ekitaldirako aurrekontuen aurkezpena izango da Udal Pleno Aretoan. Bertan Udalaren egoera ekonomikoaren berri emango da eta datorren urterako zein aurreikuspen dauden azalduko dira.

Urriaren 30ean ospatu genuen ohiko plenoan 2015 ekitaldirako tasak eta zergak onartu genituen. Kontutan harturik KPIak erakutsitako jokaera, udalak ez du zerga eta tasetan aldaketarik aurreikusi. Hala ere, aurrekoaren kalterik gabe salbuespen batzuk onartu dira.
Abenduaren 19ko Udalbatzarrean 2014 urterako Udal Aurrekontuak onartuko dira.Azken urteetan gertatu den moduan, egun batzuk lehenago (abenduaren 12an), aurrekontu hauek herritarren aurrean aurkeztuak izan dira. Aurkezpenenean Udal ordezkariek adierazi dutenez, 2014 urterako Udal Aurrekontuak gizartean bizi dugun egoera larriaren aurrean begirunerik handienarekin burututakoak dira, hau da, erantzunkizun eta ardura osoz, berauek oso kontutan hartzen baitute gaur egun pairatzen dugun krisi egoera larria.