DSEB diru sarrerak bermatzeko errenta edo RGIaren ingurko tailerra izango da gaur, 10:30etatik 12:00etara, Kultur Etxean.
DSEB diru sarrerak bermatzeko errenta edo RGIaren ingurko tailerra izango da gaur, 10:30etatik 12:00etara, Kultur Etxean.
Ongizate lantaldearen bilera izango da bihar, asteartea, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian. Elkartasun azoka antolatzeko bilera izango da, eta gonbidatuta daude bertan lagundu nahi duten herritarrak. Abenduaren 23an izango da azoka, goizez.
Larunbatean, gaztaina festan, 770 euro bildu ziren guztira. Diru hori, elkartasun azokan eta talo festan biltzen denarekin batera, Legorretatik Mundura elkartea Hondurasen garatzen ari den proiektu baterako izango da.
Aurten, abenduaren 23an izango da elkartasun azoka; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.
Ekainak 20, asteartea, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Gaur egun dagoen gatazka humanitario nagusienetakoa izanik, egoera jasanezin hori jasaten ari diren pertsonen inguruan herritarrak sentsibilizatzea da gure helburua.
Argitaratu da Legorretako kooperanteentzat bekak arautzeko deialdia. Ekainaren 13a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna, eta hauexek dira oinarriak:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuko Sendian programaren barruan eta Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntzaz, prestakuntza ikastaroak antolatu dira adineko menpeko edota ezinduak zaintzen dituzten familientzat.
Ostegunean, arratsaldeko seietan izango da hitzaldia, udaletxeko areto nagusian. Katxalin elkarteak antolatu du, Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, eta Lourdes Aritzitturri onkologoa izango da hizlaria. Ordubete iraungo du saioak.
Aurten ere izango da desfibriladorea erabiltzen ikasteko aukera. Martxoaren 17an, ostiralean, 15:00etatik 17:00etara izango da euskaraz, eta 17:00etatik 19:00etara gaztelaniaz. Martxoaren 20an izango da bigarren aukera, astelehenean, 11:30etatik 13:30etara, euskaraz. Udaletxeko batzar aretoan izango da ikastaroa bi egunetan.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, emakumeen afaria izango da Bilkoin elkartean. Hauxe da menua: entsalada, oilasko errea eta pastak. 12 euro ordaindu beharko dute langileek, eta 8 langabe eta ikasleek. Aukera dago etxetik janaria eramanda bertan afaltzeko, baina izena eman behar da kasu horretan ere. Izena emateko, bidali whatsapp bat 688-71 59 99 zenbakira, idatzi email bat helbidera edo liburutegira joanda ere eman daiteke. Gaur da izena emateko azken eguna; beraz, animatu!
Datorren astean da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna; honako egitarau hau prestatu du udaleko Berdintasun lantaldeak Egitaraua.pdf.