Menu
Ots
23

Autodefentsa feministako tailerra martxoaren 11n, 15-30 urte bitarteko emakumeentzat

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, autodefentsa feministako tailerra antolatu du Berdintasun Taldeak. Martxoaren 11n, zortzi orduko saioa izango da, goiz eta arratsalde, Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen
  1156 Ikustaldiak
1156 Ikustaldiak
Ots
14

Berdintasun Taldearen bilera

Gaur, asteartea, hilak 14, Berdintasun Taldearen bilera izango da 20:00etan, udaletxean. Urteko plangintza eta martxoaren 8ra begirako ekintzak jorratuko dira.

Jarraitu irakurtzen
  1395 Ikustaldiak
1395 Ikustaldiak
Urt
03

Herriko kooperanteen aurkezpena asteazkenean

Bihar, asteazkena, hilak 4, garabidean diren herrialdeetan egindako lana aurkeztuko dute herriko zenbait kooperantek. Agurne Sanchezek Perun, Dani Cardosok Cabo Verden, Amaia Etxeberriak Zambian eta Markel Urretabizkaiak Hondurasen egindako lana aurkeztuko dute herritarren aurrean, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Ordu eta laurden inguruko saioa izango da.

Jarraitu irakurtzen
  1494 Ikustaldiak
1494 Ikustaldiak
Abe
16

Dokumentala igandean, Elkartasun Azokaren osagarri

Immigranteen Nazioarteko Eguna da abenduaren 18a, eta, hori dela eta, Gutako bat! Edo bat gehiago? dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, Elkartasun Azokaren osagarri.

Jarraitu irakurtzen
  1096 Ikustaldiak
1096 Ikustaldiak
Abe
14

Elkartasun Azoka izango da igandean

Igande honetan izango da Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. Hauexek izango dira elkarte parte hartzaileak: Goiener kooperatiba, Bat Egite, Herriak Elkarlanean, Fiare, Acoes, Ibarrako Misio Taldea, Irrintzi Alai, Aldaieta eta Nisaa Asaada.

Jarraitu irakurtzen
  1435 Ikustaldiak
1435 Ikustaldiak
Aza
22

Kontzentrazioa Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa izango da herriko plazan, 19:00etan. Egun horren harira, beste bi ekintza ere antolatu ditu udaleko Berdintasun taldeak. Bezperan, azaroaren 24an, Te doy mis ojos filma proiektatuko da Herri Antzokian, 21:00etan, eta hurrengo egunean, hilaren 26an, Futbolariak eta printzesak antzezlana izango da, 17:00etan, Herri Antzokian hori ere. 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat izango da antzezlana.

Jarraitu irakurtzen
  1392 Ikustaldiak
1392 Ikustaldiak
Aza
14

Elkartasun azokarako material bilketa

Aurten, abenduaren 18an izango da elkartasun azoka; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.

Jarraitu irakurtzen
  1451 Ikustaldiak
1451 Ikustaldiak
Urr
05

Pikuak Kalera ibilbide osasuntsuak adinekoentzat

b2ap3_thumbnail_IMG_1157.JPG

Adineko herritarrak jarduera fisikoa egitera animatzeko egitasmoa da Pikuak Kalera: haien osasuna hobetzeko ez ezik, herriko taldeen arteko elkarlana sustatzeko asmoz sortua, Legorretako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren ekimenez.

Jarraitu irakurtzen
  1375 Ikustaldiak
1375 Ikustaldiak
Urr
04

Pentsio duin batzuen aldeko aldarria egin dute jubilatu eta pentsiodunek

b2ap3_thumbnail_IMG_1127.JPG

Herriko plazan egin dute elkarretaratzea, pentsio duina eskatzeko. Alderdi politikoei eskatu diete bat egin dezatela eskubide sozialen alde, Europako Batasunak emandako oinarrien arabera.

Jarraitu irakurtzen
  1250 Ikustaldiak
1250 Ikustaldiak
Ira
28

Ipuin kontalari aldaketa: 'Marrazki bat esaldi, bi kontukontari'

'Hor konpon marianton' emanaldia zen gaurko aurreikusia, baina antzezleetako batek gaixotu egin dela jakinarazi du, eta bertan behara geratuko da.

Jarraitu irakurtzen
  2346 Ikustaldiak
2346 Ikustaldiak
Ira
27

Gizarte zerbitzuen inguruko triptikoa

Ongizate lantaldearen ekimenez, gizarte zerbitzuen inguruko triptikoa argitaratu du Legorretako Udalak, eta etxez etxe banatu du, herritarrek informazio osoa izan dezaten.

Jarraitu irakurtzen
  2556 Ikustaldiak
2556 Ikustaldiak
Ira
20

Ongizate lantaldeak bilera egingo du asteazkenean

Hilaren 21ean izango da ongizate lantaldearen hurrengo bilera, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian.

Jarraitu irakurtzen
  2163 Ikustaldiak
2163 Ikustaldiak

Sartu