Legorretako Udalak beka moduko laguntzak banatu ditu herriko gazte kooperanteentzat. 2.000 euro zeuden aurreikusita, eta hiru egitasmo aurkeztu dira deialdira. Dirua hiruren artean banatzea erabaki da; beraz, bakoitzari 666 euroko laguntza dagokio.
Euria iragarri dutenez, Corpus eguneko afari meriendarako 3x3ko hamar modulu jarriko dira plazan, herritar guztiek izan dezaten lasai afaltzeko aukera. Arratsaldean, ardo dastaketarako erabiliko dira batzuk, baina gero nahi duenak aukera izango du bertan mahaiak jarri eta afaltzeko.
Aurten beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartu nahi duzue? Ba, oraintxe duzue aukera Legorretako Udalak eskaintzen dituen beketan eskaria egiteko.
Herriko festak ate-joka diren honetan, Berdintasun Lantaldeak protokolo bat landu du; jai giroan hainbat eraso izaten direla ikusirik, protokolo honek halako kasuetan nola jokatu behar den azaltzen du. Ezinbestekoa da ahalik eta herritar gehienek izatea protokolo honen berri.
Martxoaren 8aren harira, beste emanaldi bat izango da aste honetan, Herri Antzokian. Ostegunean, 19:30etan, Emakume berritzailea zientzian erakusketaren aurkezpena izango da, Lemniskata elkarteko kideen eskutik. Ondoren, 20:00etan, Sufragistas pelikularen emanaldia.
Udaleko Berdintasun Talde sortu berriak osatu du aurten Martxoaren 8rako egitaraua, Emakumeen Nazioarteko Egunerako egitaraua. Otsailaren 16an izan zen lehen bilera, eta, harrezkero, taldearen helburuak eta erronkak adosteaz gain, Martxoaren 8rako egitaraua ere prestatu dute.
Legorretako Udala aspalditik ari da lanean emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean. Aurrerantzean, ordea, arlo horretan lan handiagoa egin nahi du, eta, horregatik, horretarako lantalde bat osatuko da.
Abenduaren 27an izango da aurten elkartasun azoka, eta, horretarako, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu. Abenduaren 24ra bitarteko epea dago horretarako. Abenduaren 24an bertan, bilketa berezia egingo da, Olentzeroren etorrerarekin batera.
Bihar da azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, kontzentrazioa izango da iluntzean, 19:00etan, plazan. Segidan, adierazpen bat irakurriko da, eta gero film labur batzuk proiektatuko dira udaletxeko batzar aretoan. Amaitzeko, merienda izango da.
Datorren astean izango da Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25ean, eta, egun horren harira, zenbait jarduera antolatu ditugu herrian.
Corpus egunean, herri afarirako, plater, edalontzi eta mahai tresna berrerabilgarriak herritarren esku jarriko ditu udalak.