
Urtezahar egunez, urtero bezala, San Silvestre krosa jokatuko da Legorretan, Pikuk kirol klubak eta Aldapa Haundi, Jotakea eta Bilkoin elkarteek antolatuta.
Urtezahar egunez, urtero bezala, San Silvestre krosa jokatuko da Legorretan, Pikuk kirol klubak eta Aldapa Haundi, Jotakea eta Bilkoin elkarteek antolatuta.
Bihar, ostirala, hilak 27, Ez dok hiru antzezlana eskainiko du Tartean Teatro konpainiak, Herri Antzokian, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin.
Larunbat honetan, hilaren 5ean, sagar festa izango da herrian, Aldaieta elkarteak antolatuta. 17:00etan hasiko da festa, eta, 18:00etatik aurrera, sagardoa eta pintxoak salgai egongo dira herriko plazan.
Igande honetan, hilaren 15ean, Napardeath filma ikusteko aukera izango da Herri Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Euskal trilogia baten hirugarren filma da. Hona hemen trailerra, eta aurreneko eta bigarren filmak. Sarrerak salgai daude kioskoan, hiru euroan, eta igandean bertan ere egongo dira salgai, antzokian bertan, lau euroan.
Bihar, ekainak 18, asteartea, odol ematea izango da Herri Antzokian. 10:00etatik 12:30etara goizean, eta 17:00etatik 20:30etara arratsaldean.
Bihar, ekainak 15, 2019-2023ko agintaldirako udalbatza osatuko da. 11:00etan izango da bilkura, udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldi irekia izango da, eta herritar guztiok zaudete gonbidatuta.
Hilaren 24an izango da Dantza pelikularen emanaldia, 18:30etan; pelikula ikusi ondoren, solasaldia izango da egileekin. Astelehenetik aurrera egongo dira salgai sarrerak, herriko kioskoan, lau euroan.
Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera, kalean kantari ibiliko dira Elekun abesbatzako kideak, Santa Agedaren inguruko kantuak kantatuz. 19:30etan hasiko dira.
Hil honetan, igandeetan izango dira pelikula emanaldiak, ostegunetan izan beharrean, Ostegunetakozinea taldearen eskutik. 19:00etan izango dira guztiak.
Datorren ostiralean, hilaren 11n izango da 2019ko neguko lehen kontzertua Herri Antzokian. Olatz Salvadorrek eta eMe-k joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 6 euroan, eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 8 euroan.
Urtezahar egunez, San Silvestre krosa izango da gaur, 12:00etan hasita. 10:45etik 11:45era bitarte eman ahal izango da izena. Sei lasterketa izango dira guztira, adinka sailkatuta. Herrikoek nahiz kanpokoek parte hartu ahal izango dute, baina sariak herritarrei emango zaizkie, eta, horretarako, errolda hartuko da kontuan.