Menu
Abe
30

12:00etan hasiko da San Silvestre krosa


Urtezahar egunez, urtero bezala, San Silvestre krosa jokatuko da Legorretan, Pikuk kirol klubak eta Aldapa Haundi, Jotakea eta Bilkoin elkarteek antolatuta.

Jarraitu irakurtzen
  510 Ikustaldiak
510 Ikustaldiak
Abe
26

'Ez dok hiru' antzezlana bihar, Herri Antzokian


Bihar, ostirala, hilak 27, Ez dok hiru antzezlana eskainiko du Tartean Teatro konpainiak, Herri Antzokian, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin.

Jarraitu irakurtzen
  454 Ikustaldiak
454 Ikustaldiak
Urr
02

Sagar festa larunbatean, Aldaieta elkarteak antolatuta

Larunbat honetan, hilaren 5ean, sagar festa izango da herrian, Aldaieta elkarteak antolatuta. 17:00etan hasiko da festa, eta, 18:00etatik aurrera, sagardoa eta pintxoak salgai egongo dira herriko plazan.

Jarraitu irakurtzen
  235 Ikustaldiak
235 Ikustaldiak
Ira
10

'Napardeath' euskal filma ikusgai antzokian


Igande honetan, hilaren 15ean, Napardeath filma ikusteko aukera izango da Herri Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Euskal trilogia baten hirugarren filma da. Hona hemen trailerra, eta aurreneko eta bigarren filmak. Sarrerak salgai daude kioskoan, hiru euroan, eta igandean bertan ere egongo dira salgai, antzokian bertan, lau euroan.

Jarraitu irakurtzen
  2049 Ikustaldiak
2049 Ikustaldiak
Eka
17

Odol ematea Herri Antzokian

Bihar, ekainak 18, asteartea, odol ematea izango da Herri Antzokian. 10:00etatik 12:30etara goizean, eta 17:00etatik 20:30etara arratsaldean.

Jarraitu irakurtzen
  3653 Ikustaldiak
3653 Ikustaldiak
Eka
14

11:00etan osatuko da bihar udalbatza berria


Bihar, ekainak 15, 2019-2023ko agintaldirako udalbatza osatuko da. 11:00etan izango da bilkura, udaletxeko batzar aretoan. Ekitaldi irekia izango da, eta herritar guztiok zaudete gonbidatuta.

Jarraitu irakurtzen
  488 Ikustaldiak
488 Ikustaldiak
Mar
17

'Dantza' pelikula ikusteko sarrerak, astelehenetik salgai


Hilaren 24an izango da Dantza pelikularen emanaldia, 18:30etan; pelikula ikusi ondoren, solasaldia izango da egileekin. Astelehenetik aurrera egongo dira salgai sarrerak, herriko kioskoan, lau euroan.

Jarraitu irakurtzen
  390 Ikustaldiak
390 Ikustaldiak
Mar
07

Hona hemen M-8rako herriko asanblada feministak antolatutako egitaraua


Jarraitu irakurtzen
  304 Ikustaldiak
304 Ikustaldiak
Ots
04

Santa Ageda bezperan, Elekun abesbatza kantari


Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera, kalean kantari ibiliko dira Elekun abesbatzako kideak, Santa Agedaren inguruko kantuak kantatuz. 19:30etan hasiko dira.

Jarraitu irakurtzen
  292 Ikustaldiak
292 Ikustaldiak
Urt
10

Urtarrilean igandeetan izango dira pelikulak antzokian, ez ostegunetan

Hil honetan, igandeetan izango dira pelikula emanaldiak, ostegunetan izan beharrean, Ostegunetakozinea taldearen eskutik. 19:00etan izango dira guztiak.

Jarraitu irakurtzen
  3111 Ikustaldiak
3111 Ikustaldiak
Urt
05

Olatz Salvador eta eMe-ren kontzertua ostiralean


Datorren ostiralean, hilaren 11n izango da 2019ko neguko lehen kontzertua Herri Antzokian. Olatz Salvadorrek eta eMe-k joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak salgai daude herriko kioskoan, 6 euroan, eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 8 euroan.

Jarraitu irakurtzen
  562 Ikustaldiak
562 Ikustaldiak
Abe
31

10:45ean hasiko da San Silvestre kroserako izen-ematea


Urtezahar egunez, San Silvestre krosa izango da gaur, 12:00etan hasita. 10:45etik 11:45era bitarte eman ahal izango da izena. Sei lasterketa izango dira guztira, adinka sailkatuta. Herrikoek nahiz kanpokoek parte hartu ahal izango dute, baina sariak herritarrei emango zaizkie, eta, horretarako, errolda hartuko da kontuan.

Jarraitu irakurtzen
  359 Ikustaldiak
359 Ikustaldiak

Sartu