Menu
Abe
07

Datorren ostiralean, udazkeneko azken kontzertua antzokian


Abenduaren 14an izango da udazkeneko azken kontzertua Legorretako Herri Antzokian: EtsaiakEroak, Irkaia eta Trance taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, 5 euroan, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  402 Ikustaldiak
402 Ikustaldiak
Aza
28

Ipuin kontaketa, bertan behera

Amaia Elizagoien kontalariak arazoak izan ditu errepidean, Legorretarako bidean, eta ezingo da iritsi 18:00etarako. Horregatik, bertan behera geratuko da saioa.

Jarraitu irakurtzen
  323 Ikustaldiak
323 Ikustaldiak
Aza
24

Mural margoketa eta kontzentrazioa Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunez


Igandea, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna da, eta horren inguruko ekintzak izango dira goizean.

Jarraitu irakurtzen
  391 Ikustaldiak
391 Ikustaldiak
Aza
14

2zio eta La Basuren kontzertua ostiralean


Udazkeneko egitarauarekin segituz, kontzertua izango da ostiralean, hilaren 16an. 2zio eta La Basu rap taldeek joko dute Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Bonoa ez dutenek kontzertua hasi aurretik erosi ahal izango dute sarrera antzokian bertan, bost euroan, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  496 Ikustaldiak
496 Ikustaldiak
Aza
09

Taberna, jatetxe eta kafetegietan euskarazko prentsa sustatzeko kanpainan parte hartuko du Legorretako Udalak


Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean aurkeztu dute kanpaina Uema udalerri euskaldunen mankomunitateak eta Berria egunkariak, eta bertan izan da Zelai Amenabarro alkatea, Legorretak ere parte hartuko baitu.

Jarraitu irakurtzen
  412 Ikustaldiak
412 Ikustaldiak
Ira
06

Garagardo azoka izango da datorren asteburuan


Datorren larunbatean, hilaren 15ean, Legorretako XI. Garagardo Azoka izango da, Aldapa Haundi elkarteak antolatuta. 18:00etan irekiko dute barra, eta 20:00etatik aurrera emango dituzte afariak. Musika ere izango da afaria girotzeko. Afarirako txartelak herriko tabernetan daude salgai, eta igandea da erosteko azken eguna, hilaren 9a.

Jarraitu irakurtzen
  381 Ikustaldiak
381 Ikustaldiak
Eka
30

Astelehenean autobusa egongo da Ezkiagaren hiletara joateko

Legorretako Udalak autobusa antolatu du Patxi Ezkiaga Lasa herriko seme kutunaren hiletara joateko. Astelehenean izango da, Irungo La Sallen, arratsaldeko seietan.

Jarraitu irakurtzen
  524 Ikustaldiak
524 Ikustaldiak
Eka
29

Patxi Ezkiaga idazle eta Legorretako seme kutuna hil da


Patxi Ezkiaga Lasa Legorretako seme kutuna hil da gaur, 74 urte zituela, Donostian, familiaren babesean.

Jarraitu irakurtzen
  920 Ikustaldiak
920 Ikustaldiak
Eka
26

Azaleko Minbiziaren Aurkako Elkartea plazan egongo da goizean, gomendioak emateko


Gaur goizean, 10:00etatik 13:00era bitarte, herriko plazan postua jarriko dute Azaleko Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteko kideek, haren arriskuez ohartarazteko eta prebentziorako gomendioak emateko.

Jarraitu irakurtzen
  452 Ikustaldiak
452 Ikustaldiak
Mar
16

Eman botoa, eta aukeratu festetako egitaraurako azal gustukoena


Aurtengo Azintzio jaietarako egitaraurako, aurreko urteetan bezala, lehiaketa egin da, eta lau kartel aurkeztu dira. Orain, herritarrek aukera dute botoa eman eta gustukoena aukeratzeko.

Jarraitu irakurtzen
  515 Ikustaldiak
515 Ikustaldiak
Mar
15

Igandean, 'Ama, nora goaz?' dokumentala Herri Antzokian

Martxo moreko egitarauarekin segituz, igande honetan, hilaren 18an, Ama, nora goaz dokumentala emitituko da Herri Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Ordubete irauten du.

Jarraitu irakurtzen
  423 Ikustaldiak
423 Ikustaldiak
Urt
08

Kultur lantaldearen bilera izango da asteartean

Bihar, asteartea, kultur lantaldearen bilera izango da 19:30etan, udaletxean.

Jarraitu irakurtzen
  556 Ikustaldiak
556 Ikustaldiak

Sartu