Menu

Ate irekiak haur eskolan

Ate irekiak haur eskolan

Ugaro haur eskolak ateak zabalduko ditu apirilaren 6an, ostegunarekin, bertako funtzionamendua ezagutarazteko asmoz. 2017-2018ko ikasturterako informazioa zabaldu nahi dute, 2016an eta 2017an jaiotakoen eta 2018an jaioko direnen gurasoei, batik bat, datorren ikasturteko antolamendua aurreikusi ahal izateko. 

Jarraitu irakurtzen
  346 Ikustaldiak
346 Ikustaldiak

Herri baratzeetako partzelak adjudikatzeko deialdia

Herri baratzeetako hainbat partzela bakante geratu direnez eta itxaron zerrenda eratzeko asmoz, eskariak aurkezteko epealdi berria irekitzen da:

Jarraitu irakurtzen
  257 Ikustaldiak
257 Ikustaldiak

Edukiontzi bidez bilduko dira hondakinak aurrerantzean

Edukiontzi bidez bilduko dira hondakinak aurrerantzean

Hondakin bilketari buruzko herri galdeketan, baiezkoak jaso du boto gehien. Hauxe izan da emaitza: baiezkoak 425, ezezkoak 182 eta baliogabeak 4. Herritarrok, beraz, oniritzia eman diozue udaleko bi alderdiok egindako akordioari.

Jarraitu irakurtzen
  868 Ikustaldiak
868 Ikustaldiak

Legorretako alkatearen iritzi artikulua galdeketaren inguruan

Legorretako alkatearen iritzi artikulua galdeketaren inguruan

Igandeko galdeketa dela eta, iritzi artikulu bat idatzi du Zelai Amenabarro Goikoetxea alkateak Goierriko Hitza-n.

Jarraitu irakurtzen
  864 Ikustaldiak
864 Ikustaldiak

Udal zerga eta tasak ordaintzeko 2017 ekitaldiari dagokion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia

Udal zerga eta tasak ordaintzeko 2017 ekitaldiari dagokion diru-laguntza eskariak aurkezteko deialdia onartu da, eta martxoaren 13tik apirilaren 13ra aurkeztu ahal izango dira eskariak, udaleko gizarte-zerbitzuen sailean.

Jarraitu irakurtzen
  342 Ikustaldiak
342 Ikustaldiak

Gaur izango da herri galdeketaren inguruko lehen batzarra

Gaur izango da herri galdeketaren inguruko lehen batzarra

Udaletxean izango da, 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gaztelaniaz. Besteak beste, galderaren inguruko xehetasunak, gaur egungo datuak eta etorkizuneko helburuak jakinaraziko dira.

Jarraitu irakurtzen
  376 Ikustaldiak
376 Ikustaldiak

Hondakin bilketaren inguruko galdeketaren prozedura

Hondakin bilketaren inguruko galdeketaren prozedura

Eguna: 2017ko martxoaren 12an

Jarraitu irakurtzen
  393 Ikustaldiak
393 Ikustaldiak

Zabalik dago galdeketa egunean mahaian laguntzeko aurkezteko epea

Martxoaren 12rako, galdeketa egunerako, mahaietan laguntzeko herritarrak behar ditu udalak. Hiru lagunek osatuko dituzte mahaiak: mahaiburuak eta bi mahaikidek. Mahaiburuak udal langileak izango direnez, lau pertsona beharko dira egunean bertan lan egiteko, eta, ordezkoak kontuan hartuta, hamabi.

Jarraitu irakurtzen
  509 Ikustaldiak
509 Ikustaldiak

Herri-galdeketarako deialdia argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Herri-galdeketarako deialdia argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

Gaur argitaratu da herri-galdeketarako deialdiaren alkatetza dekretua, helbide honetan.

Jarraitu irakurtzen
  637 Ikustaldiak
637 Ikustaldiak

Kalean da 15. LUA

Kalean da 15. LUA

Badu berezitasunik 2017ko lehen aldizkari honek. 2016. urtea iruditan ikusiko duzue barneko orrialdeetan. Hemen duzue Lua-15-aldizkaria.pdf, PDF formatuan. Eta egon adi, bihar jasoko duzue-eta buzoian!

Jarraitu irakurtzen
  552 Ikustaldiak
552 Ikustaldiak

Martxoaren 12an izango da galdeketa

Madrilgo Kongresuko ministroen kontseiluak baimena emanda, jarri dugu hondakin sistemari buruzko galdeketa eguna: martxoaren 12an izango da, 09:00etatik 20:00etara, udaletxean. Aurrez botoa emateko aukera izango da, udal idazkaritzan, ezartzeko dauden egun eta orduetan.

Jarraitu irakurtzen
  479 Ikustaldiak
479 Ikustaldiak

Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Gaur goizean onartu dute, Madrilgo Ministroen Kontseiluan, Legorretako Udalaren eskaria. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ezarritako baldintza guztiak bete direla ikusita, Ministroen Kontseiluak baimendu egin du hondakinak gaika biltzeko sistemaren inguruan herri galdeketa egitea, eta, beraz, berme guztiekin egin ahal izango da kontsulta (hemen albistea, gaztelaniaz)

Jarraitu irakurtzen
  689 Ikustaldiak
689 Ikustaldiak

Sartu