Menu

Martxoaren 12an izango da galdeketa

Madrilgo Kongresuko ministroen kontseiluak baimena emanda, jarri dugu hondakin sistemari buruzko galdeketa eguna: martxoaren 12an izango da, 09:00etatik 20:00etara, udaletxean. Aurrez botoa emateko aukera izango da, udal idazkaritzan, ezartzeko dauden egun eta orduetan.

Jarraitu irakurtzen
  529 Ikustaldiak
529 Ikustaldiak

Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Legorretako Udalak berme guztiekin egin ahal izango du hondakin sistemaren inguruko galdeketa

Gaur goizean onartu dute, Madrilgo Ministroen Kontseiluan, Legorretako Udalaren eskaria. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ezarritako baldintza guztiak bete direla ikusita, Ministroen Kontseiluak baimendu egin du hondakinak gaika biltzeko sistemaren inguruan herri galdeketa egitea, eta, beraz, berme guztiekin egin ahal izango da kontsulta (hemen albistea, gaztelaniaz)

Jarraitu irakurtzen
  738 Ikustaldiak
738 Ikustaldiak

Kontzentrazioa Memoriaren Egunean

Kontzentrazioa Memoriaren Egunean

Ostegun honetan, azaroaren 10ean, Memoriaren Eguna izanik, elkarretaratzea izango da udaletxe azpian, eguerdiko hamabietan, udaletxe azpian. Herritar guztiok zaudete gonbidatuta.

Jarraitu irakurtzen
  604 Ikustaldiak
604 Ikustaldiak

Haur eskolan izena emateko epea, zabalik

Haur eskolan izena emateko epea, zabalik

Urriaren 10era arte izango da aukera haur eskolan izena emateko. 2015-2016an jaiotako haurrentzat da deialdia, 2016ko abenduan edo 2017ko urtarril edo otsailean hasteko.

Jarraitu irakurtzen
  721 Ikustaldiak
721 Ikustaldiak

Akordioa egin dute EH Bilduk eta EAJk hondakinak biltzeko sistemaren inguruan

Akordioa egin dute EH Bilduk eta EAJk hondakinak biltzeko sistemaren inguruan

Egin dugu akordioa. Ados jarri gara. Ahalegin handia eskatu digu, baina lortu dugu. Herritarrok merezi dugulako, legorretarrok merezi dugulako.

Jarraitu irakurtzen
  1096 Ikustaldiak
1096 Ikustaldiak

Osoko bilkura izango da ostegunean

Osoko bilkura izango da ostegunean

Ostegunean, hilaren 29an izango da osoko bilkura. Ohi bezala, arratsaldeko zazpietan. Honako gai zerrenda hau jorratuko da:

Jarraitu irakurtzen
  1121 Ikustaldiak
1121 Ikustaldiak

Jarraipen festa izango da ostiralean Aldaieta tabernan

Jarraipen festa izango da ostiralean Aldaieta tabernan

Beste hamar urtetarako kontratua sinatu dute Aldaieta jubilatuen tabernako kideek, eta herritar guztiekin ospatu nahi dute. Horretarako, ostiral iluntzean jan-edana doan izango da tabernan bertan, 19:00etatik 21:00etara, eta herritar guztiak zaudete gonbidatuta.

Jarraitu irakurtzen
  1125 Ikustaldiak
1125 Ikustaldiak

Kalean da 13. LUA

Kalean da 13. LUA

Irakurgai dago hil honetako LUA aldizkaria.pdf, 13. zenbakia.

Jarraitu irakurtzen
  1390 Ikustaldiak
1390 Ikustaldiak

Aldaieta jubilatuen tabernan oraingo jabeek segituko dute beste hamar urtez

Abuztuaren 31n amaitu zen orain arteko kontratua, hamar urte iraun duena. Uztailean egin zen deialdia, eta bakarra aurkeztu zen; hain zuzen ere, oraingo erabiltzaile Jose Luis Arnedo Jimenez.

Jarraitu irakurtzen
  1085 Ikustaldiak
1085 Ikustaldiak

Ezohiko osoko bilkura izango da astelehenean

Honako hau izango da gai zerrenda:

Jarraitu irakurtzen
  1417 Ikustaldiak
1417 Ikustaldiak

Aldaieta jubilatuen taberna kudeatzeko deialdia

Legorretako Udalak Aldaieta jubilatuen taberna kudeatzeko deialdia egin du, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei eguneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Kontratuaren epea bost urtekoa izango da, eta beste bost urtez luzatu ahal izango da.  Esleipenerako honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 1. Kanon eskaintza: gehienez 40 puntu.2. Proposamenaren balio teknikoa: gehienez 40 puntu.3. Proposatutako inbertsio hobekuntzak: gehienez 20 puntu. Kanonaren zenbatekoa, berriz, hauxe izango da: hileko 500,00 euro (% 21eko BEZ 105,00 euro, guztira 605,00 euro), urteko 6.000,00 euro (%21eko BEZ barne 7.260,00 euro). Lehen bi urteetako iraupenerako 12.000,00 euro (BEZ barne 14.520,00 euro), eta, luzapen guztiak kontuan harturik, 60.000,00 euro (BEZ barne 72.600,00 euro). Kontratuaren esleipendunak hartutako konpromisoak beteko dituela bermatzeko, behin betiko bermea eman beharko du. Berme horikontratuaren esleipen zenbatekoaren %5 izango da. Informazioa eta agiriak eskuratzeko, jarri harremanetan udalarekin, 943-084000 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. Webgune honetan bertan jakinaraziko da B eta C gutunazalen irekiera eguna, ordua eta tokia.
Jarraitu irakurtzen
  1537 Ikustaldiak
1537 Ikustaldiak

N-1 errepidean zirkulazioa desbideratuko da asteburuan

Hain zuzen, Gasteiztik Irunerako bidean desbideratuko da, 428 eta 429 puntuen artean. Ostiral gaueko hamarretatik igande gaueko hamarretara izango da. Batik bat, Ikaztegietako zatiari dagozkio lanak, eta Legorretako sarrera-irteerak irekita egongo dira.

Jarraitu irakurtzen
  1104 Ikustaldiak
1104 Ikustaldiak

Sartu