Menu
Uzt
25

Aldaieta jubilatuen taberna kudeatzeko deialdia

Legorretako Udalak Aldaieta jubilatuen taberna kudeatzeko deialdia egin du, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei eguneko epean aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Kontratuaren epea bost urtekoa izango da, eta beste bost urtez luzatu ahal izango da. 
 
Esleipenerako honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: 
1. Kanon eskaintza: gehienez 40 puntu.
2. Proposamenaren balio teknikoa: gehienez 40 puntu.
3. Proposatutako inbertsio hobekuntzak: gehienez 20 puntu.
 
Kanonaren zenbatekoa, berriz, hauxe izango da: hileko 500,00 euro (% 21eko BEZ 105,00 euro, guztira 605,00 euro), urteko 6.000,00 euro (%21eko BEZ barne 7.260,00 euro). Lehen bi urteetako iraupenerako 12.000,00 euro (BEZ barne 14.520,00 euro), eta, luzapen guztiak kontuan harturik, 60.000,00 euro (BEZ barne 72.600,00 euro).
 
Kontratuaren esleipendunak hartutako konpromisoak beteko dituela bermatzeko, behin betiko bermea eman beharko du. Berme hori
kontratuaren esleipen zenbatekoaren %5 izango da.
 
Informazioa eta agiriak eskuratzeko, jarri harremanetan udalarekin, 943-084000 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
 
Webgune honetan bertan jakinaraziko da B eta C gutunazalen irekiera eguna, ordua eta tokia.
Jarraitu irakurtzen
  1640 Ikustaldiak
1640 Ikustaldiak
Uzt
14

N-1 errepidean zirkulazioa desbideratuko da asteburuan

Hain zuzen, Gasteiztik Irunerako bidean desbideratuko da, 428 eta 429 puntuen artean. Ostiral gaueko hamarretatik igande gaueko hamarretara izango da. Batik bat, Ikaztegietako zatiari dagozkio lanak, eta Legorretako sarrera-irteerak irekita egongo dira.

Jarraitu irakurtzen
  1175 Ikustaldiak
1175 Ikustaldiak
Uzt
07

Partaidetza ordenantza osatzeko diru laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Legorretako Udalari

Legorretan, ekainean izan dira herritarrek udal erabakietan parte hartzeko sistema osatzeko lan saioak. Dakizuen bezala, udal langile, hautetsi eta herritarrek elkarlanean parte hartu dute saio horietan, eta oso aberasgarria izan da. Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatu ditu saioak, eta orain ordenantza idazteko prozesuan dabiltza.

Jarraitu irakurtzen
  1357 Ikustaldiak
1357 Ikustaldiak
Uzt
06

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz laguntzeko deialdia

Legorretako Udalak herrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko oinarriak zehaztu ditu. Oinarri horien helburua da udalak euskara arloan kudeatzen dituen hainbat programaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzea. Horretarako deialdia egin da, eta 2015-2016ko ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten Legorretako herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautu dira. Dokumentu honetan (Euskara-arloko-diru-laguntza-2016.pdf) duzue informazio xehea.

Jarraitu irakurtzen
  1135 Ikustaldiak
1135 Ikustaldiak
Eka
20

#PartaidetzaOn, herritar guztien eskura

Legorretako Partaidetza Sistema eratzeko prozesuaren barruan, jadanik hiru saio egin ditugu, eta horietan landutakoa laburbiltzen duen dokumentua eskura dago #PartaidetzaOn tresnan (helbide honetan: http://partaidetza.legorreta.eus), beste herri batzuetako esperientziei dagozkien dokumentuekin batera, 'Dokumentazioa' atalean.

Jarraitu irakurtzen
  1591 Ikustaldiak
1591 Ikustaldiak
Eka
14

Bihar izango da Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen segitzeko bigarren saioa

b2ap3_thumbnail_Legorreta_2_saioa_2016_06_08-017.jpg

Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen prozesua abian jarrita, bihar izango da hurrengo saioa. Aurreko astean, herritar ugari bildu ziren udaletxean, eta arrakastatsua izan zen saioa. Biharko saioa, aurrekoa bezala, udaletxean izango da, 18:30etatik 20:30etara.

Jarraitu irakurtzen
  1508 Ikustaldiak
1508 Ikustaldiak
Eka
10

Oholtza berria estreinatuko dute dantzari txikiek

b2ap3_thumbnail_P1010029.JPG

Urte asko egin ditu oholtza zaharrak legorretarron artean: play back-a, dantzari txiki eguna, sanjoan dantzak, abesbatzaren saioak, kontzertuak... Ekintza ugari egin dira bertan, baina, hondatua zegoen, eta arriskutsua zen harekin segitzea. Horregatik, oholtza berria erosi du udalak, eta igandean estreinatuko dute dantzari txikiek. Ea aurrekoak adina irauten duen!

Jarraitu irakurtzen
  1515 Ikustaldiak
1515 Ikustaldiak
Eka
04

Legorretan herritarren partaidetza finkatzen eta sendotzen

b2ap3_thumbnail_partaidetza2.JPG

Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen prozesua jarri du martxan Legorretako Udalak. Herritarrekin batera hausnarketa prozesu bat hastea da helburua, guztion artean Legorretan herritarren parte hartzeko ereduak nolakoa izan behar duen zehazteko, parte hartzeaz gogoeta egiteko, eta partaidetzaren ikuspegia zabaldu, aberastu eta osatzeko, parte hartzeko kultura txertatzen joanez. Prozesu honen emaitza nagusia partaidetza ordenantza izango da.

Jarraitu irakurtzen
  1709 Ikustaldiak
1709 Ikustaldiak
Mai
31

Zabalik da udaleku irekietan izena emateko epea

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrekin (2004-2013 artean jaiotakoak, biak barne) udaleku ireki bat antolatuko da ekainaren 27tik uztailaren 29ra, biak barne.

Jarraitu irakurtzen
  1334 Ikustaldiak
1334 Ikustaldiak
Mai
30

Herri krosaren eta ardo dastaketaren irabazleak

b2ap3_thumbnail_krosa.jpg

Herri krosa

Jarraitu irakurtzen
  2002 Ikustaldiak
2002 Ikustaldiak
Mai
19

Goierriko Jubilatuen I. Martxa

Goierriko jubilatuek ibilaldia egingo dute gaur Legorretan barrena. Eskualde mailan egingo den lehen ibilaldia izango da. Herria ezagutu ondoren, merienda banatuko dute parte hartzaileen artean. 300 lagun inguru elkartzea espero dute.

Jarraitu irakurtzen
  1185 Ikustaldiak
1185 Ikustaldiak
Mai
17

Udalaren mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako

Aurten, udaletxeko mahai eta aulkiak erabilgarri egongo dira Corpus egunerako. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko da udaletxean, maiatzaren 24a baino lehen. Hilaren 27an, berriz, arratsaldeko seietatik zortzietara, udaletxe azpian jaso beharko dira eskatutako mahai eta aulkiak. Eta maiatzaren 28an bertan, berriz, goizeko ordu bietarako eraman beharko dira mahai eta aulkiak udaletxe azpira.

Jarraitu irakurtzen
  1141 Ikustaldiak
1141 Ikustaldiak

Sartu