Gipuzkoako Foru Aldundiak telefono zenbaki bat dauka herritarren eskura jarria, gizarte larrialdiko kasuetan laguntza eskatu ahal izateko: 943-22 44 11 (07:00etatik 21:00etara). Horrez gain, 112 zenbakira ere deitu daiteke (21:00etatik 07:00etara).

Haur eta nerabeekin etxean konfinatuta egoteak zailtasunak ekar ditzakeelakoan, gurasoei aholkularitza emateko eta tratu onak bultzatzeko zerbitzua martxan jarri du Legorretako Udalak, gaur egungo salbuespen egoera honetan laguntza eskaintzeko asmoz.
Covid-19 birusak eragindako konfinamenduan indarkeria matxista jasaten ari bazara, gogoan izan ez zaudela bakarrik. Bi telefono zenbaki hauetan eska dezakezu laguntza: 688-82 90 13 (Legorretako Gizarte Zerbitzuak) eta 900-84 01 11 (Eusko Jaurlaritza). Jaurlaritzaren zenbaki hori anonimoa da, eta fakturan ez du arrastorik uzten. Herritar guztion esku dago indarkeria matxista salatzea eta laguntza eskaintzea, ordea. Bizilagunen batek halako egoeren berri badu, deitu lehenbailehen laguntza eskatzeko.