2018_SAN-SILVESTRE_KARTELA-001

Urtezahar egunez, San Silvestre krosa izango da gaur, 12:00etan hasita. 10:45etik 11:45era bitarte eman ahal izango da izena. Sei lasterketa izango dira guztira, adinka sailkatuta. Herrikoek nahiz kanpokoek parte hartu ahal izango dute, baina sariak herritarrei emango zaizkie, eta, horretarako, errolda hartuko da kontuan.