Menu

18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloiko neskek

IMG_2214-moztuta

Gain-gainean dira Azintzio festak! Bihar, asteazkena, 18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloi taldeko neskek; udaletxeko balkoira igoko dira Inge Aguado, Maddi Aldasoro, Zuhara Etxabe, Oneka Garmendia, Mahe Lasterra, Irati Larrea, Yara Larrea, Aihen Oiarbide eta Maialen Zunzunegi. Gizonpikua ere prest dago balkoira ateratzeko... eta eguraldi aparta dago iragarria!

Ondo-ondo pasa, eta gozatu festak!

EZETZ BETI DA EZETZ

 

Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute ostiral...
2019 Azintzio jaiak

Sartu