Udala 18:30etan hasiko da bere mahai eta aulkiak banatzen, eta gainerako herritarrei ere eskatzen zaie ordu horretan hasteko mahai eta aulkiak plazan eta frontoian jartzen.
Eguraldi iragarpena ona ez denez, karpa bat jarri da plazan, herritarrek erabilgarri izan dezaten bertan ere mahai eta aulkiak jartzeko. Espazio txiki bat hartu da krosaren ondoren hamaiketakoa banatzeko eta arratsaldean ardo dastaketa egiteko. Dastaketa hori amaitu ondoren, erabilgarri egongo da espazio hori ere.
Irudietan ikus daiteke non jarri diren hamaiketakorako eta ardo dastaketarako mahaiak.
Ondo-ondo pasa!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/