Menu

2019ko herri jai egitaraurako portada lehiaketa

streamer-3088458_960_720

Parte hartu lehiaketan, martxoaren 29a baino lehen!

Hona hemen baldintzak:

1- Lehiaketa honetan edozein legorretarrek har dezake parte.
2- Kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo CDan) aurkeztu ahal izango da kartela edo paperean inprimatua.
3- Formatuak, nahitaez karratua izan behar du.
4- Teknika librea izango da.
5- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK 2019.
6- Jai horren ezaugarriren bat, irudiren bat edo lemaren bat jaso eta adierazi beharko da. 
7- Irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.
8- Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
9- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Hau euskara hutsezkoa izango da. Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
10- Kartelak 2019ko martxoaren 29ko 14:00ak baino lehen, legorretako Udalera edo Kultur Etxera eraman behar dira. Posta elektronikoz ere aurkeztu ahal izango dira: kultura.legorreta @ euskalnet.net
11- Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena.
12- Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
13- Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira Legorretako Kultur Etxean.
14- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Korrika antolatzeko bilera astelehenean
Bizikletentzako aparkalekuak eta umeei fardela ald...

Sartu