Menu

'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena astelehenean

JaiakBerdintasunean-aurkezpena-moztuta

Datorren astelehenean, hilaren 26an, Jaiak berdintasunean prozesuaren aurkezpena izango da udaletxean, 18:00etatik 20:00etara, eta bertaratu nahi dutenek hilaren 23rako izena eman beharko dute udaletxean bertan edo berdintasuna @ legorreta.eus helbidera idatzita.

Legorretako Udaleko berdintasun planaren barruan eta herriko balioak aldatzeko bidean, herriko festak eta aisialdiko ekintzak emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzeko gune bihurtzeko helburua jarri zen. Helburu horren bidetik, 2018an bi formazio saio egin ziren herriko eragile guztiekin, antolatzen zituzten ekintzen genero eraginaren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Saio horien inguruko balorazio oso positiboa jaso zen, eta orokorrean gaian sakontzen jarraitzeko interesa agertu zuten eragileek.

Hori horrela, 2019an, herriko eragileekin, festa batzordearekin eta Emagin elkartearen laguntza teknikoarekin, bi saio izan ziren; gero, herriko jaien behaketa lana egin zen, eta helburua zen iaz prozesu horren emaitza jendaurrean aurkeztea eta festetan aldaketak egiten hastea.

COVID19aren pandemiaren ondorioz, ordea, festarik ez zen izan iaz, eta, tamalez, aurten ere ezin izango ditugu azintzioak ospatu. Hala ere, behaketatik ateratako ondorioak aurkeztea erabaki dugu, eginiko lana gogoratu, gogoeta sustatu eta etorkizuneko ekintzetan har daitezkeen neurrien inguruan pentsatzeko.

 

 

Eremu gorrian segituko du Legorretak beste astebet...
'Aulki hutsak' dokumentalaren emanaldia eta solasa...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu