Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, larunbat honetan, azaroak 11, N-1eko Legorretako eta Ikaztegietako irteerak (428 eta 426 irteerak) itxita egongo dira Gasteizko noranzkoan. Mozketaren ordutegia 8:00etatik 18:00etara izango da. Hori dela eta, Legorretara iristeko Alegian irten beharko da, eta ondoren GI-2131 errepidea (errepide zaharra) hartu.
Mozketak irauten duen bitartean, errepide ondoko zuhaitzak inausteko eta mozteko lanak egingo dira.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/