Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

65 urtetik gorakoentzat egitarau oparoa

Adinekoak-legorreta

2020 urtea ez da erreza izan eta mundu mailako pandemiak gure egunerokoa aldatu du. Zailtasunak zailtasun Legorretako Udalak osasun fisikoa, kognitiboa eta soziala zaintzeko inoiz baino arrazoi gehiago daudela uste du eta ongizatea indartzeko asmoz egitarau oparoa eskaini nahi dizue aurten ere:

Batetik, astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara, begirale bat izango duzue (Jokin) memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartzeko. Tailer hori menpekotasunaren prebentziorako baliagarria da. Urriaren 5ean hasiko dira saioak, segurtasun neurri guztiekin.

Bestetik, aurreko urteetan soinketa saioek izan duten arrakasta ikusita, astelehenetan bi saio eskainiko dira, 10 pertsonako talde egonkorrak errespetatuz eta plazako frontoian. Saio bat goizeko 10:00/11:00 eta bigarrena 11:05/12:05 izango da (urriaren 5ean hasita).

Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik Pikuak Kalera egitasmoa martxan jarriko da urriaren 8tik aurrera. Ostegunero, 10:30etan elkartuko zarete udaletxe azpian, ibilaldia egiteko 3 talde egonkorretan, distantziak errespetatuz eta maskara jantzita. Laguntza behar duenak, familiako edo etxeko laguntzailearekin etorri beharko du, aurten ezin baita boluntario bidezko kontaktu-laguntza zuzenik eskaini.

Amaitzeko, bazkari zerbitzua emateko aukera aztertzen ari da udala, mendekotasun balorazioa egina duenarentzat eta 0-1 maila artean dagoenarentzat. Interesik baduzue, jakinarazi gizarte zerbitzuetan.

Tailer edo ekintza guztietan izena eman behar da  IRAILAREN 30a baino lehen, talde egonkorrak osatu eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Informazio gehiago behar baduzue, deitu Legorretako gizarte zerbitzuetara (943-08 52 90/688829013) edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.        

Animatu eta eman izena!

Moriako errefuxiatuentzako janari bilketa, larunba...
Udal adierazpena eraso sexista baten aurka

Sartu