Menu

'80 egunean' filma Herri Antzokian, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira

80egunean

Ekainaren 28a da LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna, osteguna, eta, egun horren harira, film emanaldi bat antolatu du Berdintasun lantaldeak.

80 egunean pelikula emitituko da bihar, asteartea, 21:00etan, Herri Antzokian. Euskaraz izango da, gaztelaniazko azpidatziekin.

Sinopsia: Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina, 50 urte luzetan ikusi ez duena. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte. Bere sentimenduak dudan jarriko ditu Axunek: zeri jarraitu, buruari edo bihotzari?

 

 

Azaleko Minbiziaren Aurkako Elkartea plazan egongo...
Hasi dira udalekuak

Sartu