6e9154f4-08fc-444f-b24a-a9ee246acc20

Aldaieta elkarteko zuzendaritzak bazkari bat prestatzen die urtero 80 urtetik gorako herritarrei eta irteeretara joan ezin direnei. Atzo izan zen aurtengo bazkaria, eta kuadrilla ederra elkartu zen Bilkoin elkartean.

Hauxe izan zen menua:

Urdaiazpikoa, zainzuriak, patatak Errioxako erara, oilasko errea letxugarekin, flana izozkiarekin eta kafea txupitoarekin.

Urte askoan!