PHOTO-2019-09-23-10-35-31

Urritik ekainera bitarte, hainbat jarduera izango dituzte herriko adinekoek, Legorretako Udalak eskainita.

Astelehen eta asteazkenetan, memoria tailerra izango dute, jubilatuen egoitzan, memoria landu, gizarte gaiak aztertu, erlaxazio teknikak ikasi eta harreman sozialak indartzeko, besteak beste. Tailer hori baliagarria da menpekotasunaren prebentziorako ere.

Astearteetan, soinketa klaseak izango dira antzokian, luzapenak, arnasketak eta beste egiteko.

Eta, ostegunetan, Pikuak Kalera egitasmoa izango da martxan. Ostegunero, 10:30etan, udaletxe azpian elkartu eta ibilaldi bat egingo dute herrian; bukatutakoan, berriz, salda beroa prest izango dute euren egoitzan. 

Horrez gain, bazkari zerbitzua emateko aukera aztertzen ari da udala, mendekotasun balorazioa egina dutenentzat eta 0-1 maila artean daudenentzat. Interesa duenak gizarte zerbitzuetan jakinaraz dezake. Tailer edo egitasmoen inguruko informazio gehiago behar duenak gizarte zerbitzuetan izango du informazio guztia: 943-08 52 90.        

Animatu eta parte hartu!