Menu

Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistaren inguruko hainbat ekimen, datozen egunetan

Zineforum-saioa-Legorretako-Udaletxea-1_page-0001-1

Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxistaren inguruko hainbat ekimen antolatu dituzte udaleko giu gizarte zerbitzuetatik. Alde batetik zinemoforum saioa izango da abenduaren 9an (ikusi kartela). Saio honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria anitzen eta hau gainditzeko erabili daitezkeen estrategien inguruko hausnarketa egitea da. 60 urtetik gorako herritarrek izango dute lehentasuna, aforoa betetzen bada.  Izen ematea eta lekua hartzea Balentinen kioskoan edo kultur etxean (943085050/ kultura.legorreta @ euskalnet.net) egin ahal izango da, gaurtik, azaroaren 30etik, aurrera.

Bestalde, hitzaldia izango da datorren abenduaren 17an (osteguna)"Adineko emakumeen kontrako indarkeria matxista: indarkeria isildua", titulupean. Hau ere hirurogei urtetik gorako emakumeentzat zuzendua izango da hitzaldia. Askotan normalizatua dagoen indarkeria hau ikustarazi, identifikatu eta zineforumean hasitako hausnarketarekin jarraitzea izango da hitzaldi/tertulia honen helburu nagusia. Izen ematea zineforum saioaren ondoren edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Igandeko filma: "Tres anuncios en las afueras"
Azaroak 25: adierazpena

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu