Menu

'Ahizpatasun hariak' dokumentala, indarkeria matxista ikusarazteko

hilos2

Bortizkeria Sexistaren Aurkako Matazak proiektutik sortu zen Ahizpatasun hariak dokumentala, aurtengo apirilean. Indarkeria matxista eta feminismoa ikusaraztea da filmaren helburua, eta, Isabel Otero Bortizkeria Sexistaren Aurkako Matazak proiektuaren egileak dioenez, "emakumeen arteko batasun bat" lortu dute proiektuarekin, "emakumeen ahalduntzea", hain zuzen.

Asteazkenean, azaroaren 27an izango da dokumentala ikusteko aukera. 18:30etan, Herri Antzokian. Dokumentalaren ondoren, solasaldia izango da.

Euskaraz emitituko da, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarrerarik gabe, doan.

 

Ipuin kontaketa Mikel Susperregirekin
Salgai daude igandean Matilda taldearen kontzertua...

Sartu