Menu

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz laguntzeko deialdia

Legorretako Udalak herrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko oinarriak zehaztu ditu. Oinarri horien helburua da udalak euskara arloan kudeatzen dituen hainbat programaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzea. Horretarako deialdia egin da, eta 2015-2016ko ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten Legorretako herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautu dira. Dokumentu honetan (Euskara-arloko-diru-laguntza-2016.pdf) duzue informazio xehea.

Eskaria egiteko, berriz, dokumentu hau (eskabidea.docx) bete, eta udal bulegoetan aurkeztu beharko da.

Partaidetza ordenantza osatzeko diru laguntza eman...
108 herritarrek eman dute odola

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu