Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Akordioa egin dute EH Bilduk eta EAJk hondakinak biltzeko sistemaren inguruan

Akordioa egin dute EH Bilduk eta EAJk hondakinak biltzeko sistemaren inguruan

Egin dugu akordioa. Ados jarri gara. Ahalegin handia eskatu digu, baina lortu dugu. Herritarrok merezi dugulako, legorretarrok merezi dugulako.

Birziklatzea. Horixe da inportanteena, hondakinak gaika sailkatzea. Gaur egungo emaitzak ez dira nahi bezain onak, eta horiek hobetzea da gure helburua; Legorretak birziklatze emaitza onak izatea eta herria garbi eta txukun edukitzea. Horregatik egin dugu akordioa. Aurrerapausoa. 

Hondakinak edukiontzi bidez biltzea adostu dugu; beira, papera eta plastikoa (edukiontzi irekietan) eta organikoa eta errefusa (edukiontzi itxietan, txiparekin). Organikoarena aste osoan irekitzen dela, eta errefusarena, astean behin. Pixoihalentzako ontziak jartzea ere aurreikusi dugu, behar dutenentzat eta txiparekin hori ere.

Horixe da udaleko bi alderdiek adostutakoa. Orain, Legorretako herritarroi dagokizue adostasuna agertzea, eta, horretarako, galdeketa baterako deia egingo du Legorretako Udalak.

Hau abiapuntua da. Denon esku dago emaitza onak lortzea eta ahalik eta gehien birziklatzea.

Docomomo erakundeak Etxezarreta paper fabrikaren b...
Ipuin kontalari aldaketa: 'Marrazki bat esaldi, bi...

Sartu