Menu

Aldaieta jubilatuen elkarteak elikagai bilketa herrikoia egingo du beharrean dauden familientzat

elikagai-bilketa-24

Datorren otsailaren 5erako (astelehena) eta 6rako (asteartea) elikagaiak biltzeko kanpaina jarriko du abian Aldaieta jubilatu elkarteak. Bildutako elikagai guztiak Legorretako zenbait familiari laguntzeko izango da.

Bilketa aurrez aipatutako egunetan egingo da, 18:30etik 19:30era, elkartearen lokalean. Dena den, ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak; lokalean baita ere, tabernatik sartuta.

Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu kanpaina honetan aktiboki parte hartzera. Behar beharrezkoak diren elikagaiak esne eta oli ontziratuak dira. Baita ere jasoko dira galletak, txokolatea, pasta, arroza, kontserbak, umeentzako fardelak, konpresak eta ume txikientzako hauts esnea.

'Azken galdera amari' ipuina aurkeztuko da asteart...
Mertxe Aizpuruak 'Beldurra zer ote?' ikuskizunaren...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu