Etxebizitza hutsak bete eta alokairua sustatzeko helburuz, ekainean bi bilera ireki egin zituen udalak, etxejabe eta maizterrekin, zer eskaintza eta eskari dagoen ikusi eta udalak laguntzak emateko bidea irekitzeko.
Bilera horien ondoren, herritarren iritziak eta proposamenak jaso eta ordenantza proposamen bat idatzi du Siadeco etxeak, datorren urteko aurrekontuetan diru sail bat helburu horretarako onartzeko asmoz.
Azaroaren 8an izango da proposamen horren aurkezpena, udaletxean, arratsaldeko zazpietan. Zatoz proposamena entzun eta iritzia ematera!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/