Beste urte batez antolatu ditu Legorretako Udalak udalekuak eta irteerak. Aurten ere haurrentzako eskaini da udalekuetako zerbitzua, eta gazteendako udako irteerak. Lehen multzoaren eskaintza ekainaren 26tik uztailaren 28ra bitartean izan zen, eta bigarrenarena, aldiz, ekainaren 26tik uztailaren 21era arte.
Haurren udalekuei dagokionez, guztira 95 lagunek eman zuten izena. Aste guztietan zehar egindako irteera nagusiak Ordiziako azokara, Ikaztegietara eta Tolosara bizikletan, eta Olaberriako igerilekura izan ziren, besteak beste. Eta herrian egindako ekintzetako batzuk hauek izan ziren: uraren eguna ospatu eta San Fermin egunean kalejira eta entzierroa egin. Kasu honetan, umeen udalekuetan 13 begirale izan ziren guztira.
Gazteen udako irteerei dagokionez, 52 lagunek eman zuten izena. Hauek izan dira egindako irteeretako batzuk: Zumaiatik Debaraino Flyscharen ibilbidea, Hondarribira, Gorlizera, eta Bertizera, Elizondora eta Amaiurrera, besteak beste. Zerbitzu honen ardura lau begiralek izan zuten, eta jarraian, irteera guztiak biltzen dituen bideo bat dago ikusgai, begiraleek egina:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/