14_piano_jaialdia_KARTELA_400

Otsailaren 16-17ko asteburuan izan zen Andoaingo XIV. piano jaialdia. Legorretako ikasleek II. ediziotik parte hartzen dute, eta aurten ere izan da ordezkaritza bat:

- Piano bakarlaria, A maila: Amalur Gutierrez Garmendia.

- Piano bakarlaria, B maila: Ainhoa Aseginolaza Arakistain.

- Pianoa lau eskutara, B maila: Alai Beloki Kormenzana, Mara Arnedo Zubillaga, Zuhara Etxabe Nazabal eta Nora Sanz Mujika.

Collins, Wedgwood, Gillok eta Rollin's-en obrak jo zituzten, eta, diplomak ez ezik, brontzezko, zilarrezko eta urrezko dominak jaso zituzten.

Zorionak denoi!