Datorren igandean, azaroaren 13an, Ritxi Lizartzak zuzenduriko 'Apaiz-kartzela' dokumentala izango da ikusgai Antzokian. Dokumental horretan, Zamorako apaiz-espetxean (1968-1976) preso zeuden lau apaiz espetxera itzuli zireneko kontakizuna egiten da; zehazki, Madrilgo, Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko 53 erlijiosok zigor horretara derrigortuta egindako bidaiaren historia kontatzen du. Filmaren ondorengo solasaldian, zuzendaria bera eta Xabieir Amuriza (protagonistetako bat) izango dira. Saioa 18:00etan hasiko da, eta doan izango da.
Hemen ikusgai dokumentalaren trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=samdBLuXKCo
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/