Ekainaren 8an, kirol eta bertso ikuskizun bat izango da Herri Antzokian, 19:30etan hasita. Bertsoz girotutako apustua izango da: batetik, Legorretako Odei Lopez eta Ordiziako errugbi taldeko Imanol Iruarrizen arteko apustua izango da; bankuan etzanda pisu gehien jasotzen duen kirolaria izango da irabazlea.
Apustua aurkeztu eta animatzeko, goi mailako bi bertsolari ere izango dira bertan, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran. Bai kirolarien eta bai bertsolarien ekarpena doakoa izango da erabat, helburua Legorretatik Mundura GKEa laguntzea baita.
Sarrerak 3 euro balio du, eta Insausti eta Olaso tabernetan daude salgai. Aukera dago sarrerarekin batera afarirako sarrera erosteko; horrek 15 euro balio du.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/