Aralar

Hil honetan estreinatu duteĀ Aralar, mundua leku den lurra dokumentala Landarlan eta On Produkzioak taldeek, eta herriz herri proiektatzen dabiltza orain. Legorretan ere izango da dokumentala ikusteko aukera: azaroaren 11n, iluntzeko zazpietan. Emanaldia doakoa izango da.

"Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute".