Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Argazki bilketa egingo da ekainera bitarte

Argazki bilketa egingo da ekainera bitarte

Herri baten memoria gordez, herri horren iraupena bermatzen da

Helburu horrekin, Legorretako Udalak egitasmo bat jarriko du martxan. Bertan, Legorretako argazki zaharren bilketa egingo da. Horretarako, herritarroi laguntza eskatuko zaizue, belaunaldiz belaunaldi etxean gorde dituzuen argazki horiek udalaren esku jar ditzazuen. Argazki horiek herriaren, herritarren, lanbideen eta ohituren bilakaera erakutsiko dute. XX. mendekoak izango dira argazkiak, Legorretakoak, eta laguntzen duten herritarren artean zozketa egingo da. Argazki bakoitzeko txartel bat emango da, eta sei lote zozketatuko dira.

Epea: egitasmoa apiriletik ekainera egingo da.

Aurkezteko modua: argazki originalak udaletxeko bulegoetan aurkeztuko dira. Udal arduradunak agiri bat emango dio emaileari, honako zehaztasun hauekin: argazki kopurua, argazki bakoitzaren xehetasunak eta emailearen datu pertsonalak. Argazkiaren atzealdean edota aparteko dokumentu batean, argazki horren inguruko datuak adieraziko dira: gutxi gorabeherako data, agertzen diren pertsonen izenak, lekuen kokapena eta interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk.

Itzultzeko modua: iragarritako epea igarota, eta argazkiak eskaneatu eta digitalizatu bezain laster, emaileari itzuliko zaizkio. Emailearekin telefonoz edota eskatutako beste bitartekoren batez jarriko da harremanetan udala. Behin argazkiak emanda, udalak argazkiak artxibatzeko eta zaintzeko beharrezkoak diren bitartekoak jarriko ditu. Argazkiak udalak bideratutako jarduera, argitalpen, erakusketa eta beste ekitaldi batzuetarako erabiliko dira. Udal artxibategian daudenean, herritarrek bilketa osatzen duten argazki guztiak ikusteko aukera izango dute.

Libre zeuden sei partzelak adjudikatu dira herri b...
Hitzaldia ostegunean, eta elikagai bilketa ostiral...

Sartu