Kultur sailak argazkigintza digitaleko ikastaro bat antolatu du Cenbancen eta Aldaieta jubilatu elkartearen laguntzarekin. Ikastaroaren helburua reflex kamera erabiltzen ikastea eta kalitatezko argazkiak egin ahal izatea izango da. Honako gai hauek landuko dira: kamera motak, argazkigintzako nozioak, lenteak, argi sentsoreak, irudiaren edizio esparruak, argazki ukituko teknikak, mugikorraren argazki kamera...
Martxoaren 2tik 13ra izango da, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, Aldaieta jubilatuen elkartearen egoitzan. Hogei ordu guztira, beraz. Matrikula doan izango da, baina izena eman behar da: otsailaren 26rako, Izen-emate-orria-Cebanc bete eta kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidera bidali behar da. Aurrez aurre ere egin daiteke eskaria, kultur etxean (07:15-11:30;16:30-19:30). Ikastaroa aurrera atera ahal izateko, 12 pertsonako taldea osatu beharko da, eta 15ek parte hartu ahal izango dute gehienez.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/