Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Arropa zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera geratu da

b2ap3_large_IMG-20200303-WA0000

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna, eta, gainera, bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.

Sasieta mankomunitateak zigilatu egingo ditu arropa birziklatzeko edukiontziak, eta edukiontzietan kartelak jarriko ditu herritarrei egoera honen berri emateko.

Dei egiten zaie herritarrei arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.

Bestalde, gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera utzi zela duela aste bete.

Gainerako hondakinen bilketa mantentzen da: errefusa/pixoihalak, organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira, sukaldeko olioa eta pilak.

Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar, baizik eta errefusarentzako edukiontzian.

Portaleak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko ...
Ariketa fisikoa elkarrekin egiteko eskaintza

Sartu