Menu

Asteburuan, Corpus eta San Joan

b2ap3_large_sanjoan

Ekintza ugari izango dira herrian asteburu honetan. Larunbatean, Corpus eguna ospatuko da, egitarau honekin:

10:30: Haurren krosa.
11:30: Helduen krosa.
Sari banaketa.
18:00: Ardo dastaketa.
18:30: Zahagi ardoa.
19:30: Meriendak.
Ondoren, Iraunkorrak txaranga.

Igandean, berriz, San Joan bezpera ospatuko da. Irrintzi Alai dantza taldeak sardinak eta postreak jarriko ditu salgai, 19:30ak aldera, eta 21:30etan hasiko da dantza eta kantu emanaldia, Irrintzi Alai dantza taldearen eta Elekun abesbatzaren eskutik.

 

Corpuseko mahai eta aulkiak, 18:00etatik aurrera
Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako

Sartu