Menu

'Aulki hutsak' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, asteartean

Aulki-hutsak_page-0001

Datorren asteartean, hilaren 20an, Aulki hutsak dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, 18:00etan, eta, ondoren, solasaldia izango da Iñaki Peña, Arrasateko ospitaleko medikuarekin. Heriotzari eta doluari buruzko dokumentala da eta profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen dira bertan. 

 Dokumentalak bi sari ere jaso ditu: 

  • Cine Invisible izeneko nazioarteko zine jaialdian: euskarazko lan onenaren saria eta ikusleek emandakoa. 2014.
  • Badajozen egiten den Videomed izeneko Medikuntza-zinema, Osasuna eta Telemedikuntzaren nazioarteko jaialdian. 2016.

Gipuzkoako AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak Legorretako Udalarekin elkarlanean antolatutako saioa da honakoa. Doan izango da, baina izena eman beharko da aurrez, Kultur etxean (943085050/ kHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo  747428260 telefono mugikorrean.

Hauxe da dokumentalaren trailerra

 

'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena aste...
'Fatima' pelikularen emanaldia eta solasaldia dato...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu