Menu

Aurten, eskolara etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi

olentzero1

Urtero-urtero, abenduaren 24an hutsik egin gabe etorri izan da Olentzero Legorretara, herriko umeekin elkartu eta, goiz eder bat pasatu eta gero, arratsaldean opariak banatzera. Aurtengo egoera berezi honetan, Ugarotarrak guraso elkarteak eta Udalak zenbait bilera egin dituzte, ekitaldi hori neurri guztiak hartuta aurrera eramaterik ba ote dagoen aztertzeko, eta, azkenean, aurten bertan behera uztea erabaki da.

Aukera bat baino gehiago aztertu dira: frontoian egitea, antzokian egitea, furgonetara igota herrian bira bat egitea umeak balkoietan egonez… Modu bat edo beste aukeratuta ere, guraso elkartearen eta udalaren ustez jende pilaketak sortuko lirateke, eta aurten horixe da saihestu beharrekoa. Hala dio Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzaren 44/2020 dekretuak, 13. artikuluan, kultur-jarduera eta ikuskizunei lotuta: “Ezin izango da ekitaldi presentzialik egin, baldin eta aglomerazioak eragiten badituzte”. 

Hori guztia kontuan izanik, aurten elkar zaindu dezagun, datorren urtean berriro elkartzeko aukera izateko. Hala ere, gure herriko umeek izango dute aukera Olentzero eta Mari Domingi ikusteko, hilaren 22an eskolara etorriko baitira.

Bandoa: esker ona eta deialdia herritarrei
Gabonak Herri Antzokian

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu