Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Aurten ez da izango udalekurik

imagenes1750a.jpg

Legorretako Udalak, urtero, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Lehen, Bigarren eta Hirugarren Zikloko haurrei zuzendutako udaleku irekiak antolatzen ditu.

Hala ere, aurtengoan, Covid19ak eragindako egoera dela-eta, bertan bera geratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bi aldundiekin batera antolatzen dituen Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainak. Osasun Sailak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatzeko ezintasuna izan da erabaki horren arrazoia. Eta gomendio berbera eman du Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Ildo beretik, Legorretako Udalak, egoerak zerbait hobera egin duela ikusi arren, 2020ko udaleku irekiak bertan behera uztea erabaki du.

Txupinazoa ez da botako udaletxeko balkoitik
Azintzio jaiei keinu bat

Sartu