Menu

Auteodefentsa tailerra adin guztietako emakumeentzat

Autodefentsa-tailerra

Datorren larunbatean, martxoaren 3an, autodefentsa feministarako tailerra izango da herriko emakume guztientzat. Goiz osoko saioa izango da, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko areto nagusian.

Doako saioa izango da, baina aurrez izena eman beharko da, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo Kultur Etxera joanda. Martxoaren 2a izango da horretarako azken eguna.

Emagin elkarteak emango du tailerra:

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara, eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.
Egin aurre indarkeria sexistari. Nik, zuk, guk…ekin!
Indarkeria sexistak dimentsio oso zabala dauka. Edozein eremutatik dago aztertzea, edozein eremuri buruz hausnartzea. Fenomeno konplexua izanik, indarkeriaren dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko dugu, etorkizunean ditugun erronkak identifikatu eta gainditzeko asmoz.

Autodefentsa tailerra

Zabalik dago udal zerga eta tasak ordaintzeko diru...
LegoReggaeko kamisetak jasotzeko azken aukera gaur

Sartu