Menu

Auzokonpostarako etxolak martxan jartzeko bilera ostegunean

etxola

Datorren ostegunean, hilaren 7an abiaraziko ditugu auzokonposta-guneak. Izena emana duzuen herritarrokin ordu erdiko bileratxo bat egingo dugu erabilera antolatzeko.

Bilera horretan txartel berria emango zaizue edukiontzi marroiak irekitzeko; beraz, orain duzuena ekarri, mesedez, aldatu ahal izateko.

- Guadalupe, 18:00etan.

- Joxe Iturrioz: 18:30etan.

- Zubiaurre: 19:00etan.

Etxolan bertan bilduko gara.

Horrez gain, izena eman ez duten baina interesa daukaten herritarrak ere joan daitezke etxolara azalpenak jasotzera; herritar guztientzako irekiak dira saioak.

Edozein zalantza duzuela, deitu Sasietara: 943-16 15 55.

Aukeratu Azintzio jaietako egitarauaren azala
Festak antolatzeko bilera asteazkenean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu