Menu

Azaroan birziklatzera joan dira hondakinen %82

82_who_we_are_270x159_01_01

Hondakinen gaikako bilketari dagokionez, inoizko daturik onenak lortu dira azaroan. Guztira, herrian sortu diren hondakinen %82 bidali dira birziklatzera. Beheko taula horretan ikus daiteke aurreko urteetako hilabete berarekin egindako konparazioa eta izan den eboluzioa.

Captura de pantalla 2017 12 30 a las 18.26.15

Ingurumenari mesede handia egiten ari gara bide honetan, eta are handiagoa egingo diogu horrela segituz gero. Horrez gain, diru gehiago aurreztuko dugu. Izan ere, gero eta errefus kilo gutxiago atera, gutxiago ordaindu beharko dugu.

Urtea amaitzeko albiste paregabea, beraz. Segi dezagun bide honetan. Zorionak denoi!!!

Ondo bukatu urte zaharra, eta hobeto hasi berria. Urte berri on!

Ekhi Zugasti eta June Sanz izan dira San Silvestre...
Ibilbide berria izango du aurten San Silvestre kro...

Sartu