Menu

Azaroaren 10a, Memoriaren Eguna

Azaroaren 10a Memoriaren Eguna izanik, Legorretako Udaleko bi taldeok, EH Bilduk eta EAJk, adierazpen bat adostu dugu, herri honetako elkarbizitzan oinarri bat jarri eta aurrerapausoak ematen hasteko asmoz.

Udal ordezkari garenok, dugun arduraz jabeturik, bizikidetza lantzeko konpromisoa hartzen dugu, bakearen eraikuntzan laguntzeko. Bidea luzea izango da, eta lan asko dugu egiteko, asko esateko eta asko entzuteko. Izan dadila idatzi hau bide horren abiapuntu:

- Gure herriak azken hamarkadetan jasan duen indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen gaineko hausnarketa kritikoa egiten dugu, biktima guztiekiko erreparazioa helburutzat hartuta: indarkeria mota eta adierazpen guztiak errefusatzen baititugu, iraganekoak, egungoak eta etorkizunekoak.

- Etorkizuneko bake eta bizikidetzak eskatzen du indarkeriaren eta giza eskubideen urraketa horiek aitortzea eta egindako mina eta biktimen duintasuna onartzea, biktima guztiek merezi baitute egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea. Izan ere, pertsonen duintasuna eta giza eskubideak errespetatzea beste edozein kausa edo ideia politikoren eta estatu arrazoiaren gainetik dago.

- Horregatik, biktima guztiak kontuan hartuko dituen memoria sustatzeko eta elkarbizitzarako plangintza lantzeko konpromisoa agertzen dugu, parekotasunik eta bazterketarik gabe, memoria kolektiboa, plurala eta bateratzailea izan dadin.

Legorretan, 2015eko azaroaren 10ean

Ipuin kontalaria 3 urtetik 8 urtera bitarteko umee...
GAZTE FESTAK 2015

Sartu