Menu

Azaroaren 25aren harira, indarkeria sexistaren aurka

Azaroak25-2019-moztuta

Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta, egun horren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu udalak.

Azaroaren 19an, 18:30etan, Nik sinesten dizut liburua aurkeztuko du Samara Velte egileak, udaletxean. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua aztertu ditu Veltek kronika liburu horretan, ikuspegi kritiko batetik.

Azaroaren 25ean, Indarkeria Sexistaren Aurkako Egunean bertan, kontzentrazioa izango da 19:00etan, herriko plazan.

Azaroaren 27an, 18:30etan, Ahizpatasun hariak dokumentala aurkeztuko dute egitasmoaren bultzatzaileek, Herri Antzokian. Bortizkeria sexistaren aurkako Matazak proiektuaren istorioa kontatzen du dokumentalak. Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten, apirilean. Hainbat hizkuntzatan emitituko da, gaztelaniazko azpidatziekin.

Abenduaren 7an, 09:30etatik 13:30etara, autoestimu feministarako tailerra izango da kultur etxean. Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartu nahi duten neska gazte zein emakume helduagoek azaroaren 29rako eman beharko dute izena, 943-08 52 90 telefonoan edo gizarte @ legorreta.eus helbidean.

Abenduaren 7an, 10:30etatik 13:30etara, maskulinitate berrien tailerra izango da udaletxean. Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartu nahi duten mutil gazte zein gizon helduagoek azaroaren 29rako eman beharko dute izena, 943-08 52 90 telefonoan edo gizarte @ legorreta.eus helbidean. 

 

Mendi irteera igandean, Pikuk kirol klubak antolat...
Ostegunetik larunbatera, Gazte Festak

Sartu